Azkoitiko Udalaren uztaileko ezohiko udalbatzarra, bideoan osorik ikusgai

Guka Telebista 2024ko uzt. 30a, 12:05

Guztira, hamabost puntuko gai zerrendaz bi orduz aritu dira udal ordezkariak; izan ere, askotariko gaiak izan dituzte hizpide gaur, asteartea, 09:00etan hasita egin duten ezohiko udalbatzarrean.

Azkoitiko Udala ezohiko udalbatzarra egin du gaur goizean, 09:00etan hasita. Bihar, uztailak 31, jai eguna izanik, egun bat aurreratu dute uztaileko bilkura, eta hori horrela gaur, asteartea, egin dute udal ordezkariek askotariko gaiak jorratu dituzten bilkura. Azken hilabeteetan San Martin auzoko hainbat bizilagunek salatu izan duten aparkaleku arazoaren eztabaidak hartu du denbora tarte zabalena udalbatzarrean; izan ere, horretarako sortu duten auzo batzordeak egindako eskaeraz aritu dira eguneko gai zerrendaren azken puntuan, galde-erreguen tartean.

Horrez gain, hainbat kreditu aldaketa izan dituzte hizpide udalbatzarrean, eta jaietan gerta litezkeen indarkeria matxista kasuen aurrean erantzun publiko instituzionala emateko jarraibideak onartzea izan da beste puntuetako bat.

Hona hemen gaurko udalbatzarrean jorratu dituzten puntu guztiak:

  1. Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
  2. 10 H.E. Txalonerreka ekialdea esparruko 10.1.C subpartzelaren Xehetasun Azterketaren behin betiko onespena.
  3. Telelana arautzeko erregelamenduaren hasierako onespena.
  4. 1/2024 konpromiso kredituen espedientearen onespena.
  5. Azkoitiko udalerriko kale garbiketa zerbitzua kontratatzeko jardunbideari hasiera ematea.
  6. 2023ko Azkoitiko Udala, Zubiaurre-Elkargune Institutua, San Jose Egoitza eta Azkoitia Lantzen, S.A.-ren kontu orokorren eta kontu kontsolidatuaren onespena.
  7. Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko 3 zenbakidun espedientearen onespena.
  8. Kreditu transferentzien bidez kredituak aldatzeko 7 zenbakidun espedientearen onespena.
  9. Azkoitiko Udalaren VII. plangintzaldirako euskararen erabilera planaren onespena.
  10. Jaietan indarkeria matxista kasuen aurrean erantzun publiko instituzionala emateko jarraibideen onespena.
  11. 2023 ekitaldiko finantza barne kontroleko urteko txostenaren berri ematea.
  12. 2023 ekitaldian udal kontu hartzaileak planteatutako eragozpenen txostenen, txosten teknikoen eta horiek ebazten dituzten alkatearen ebazpenen berri ematea.
  13. Behin betiko onespenen berri ematea.
  14. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  15. Galde-erreguak. San Martingo aparkalekuen batzordeak egindako eskaera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide