Juaristik, Gabilondok, Goenagak eta Epeldek ez dute segituko Anaitasunan

Ane Olaizola

Ane Juaristi, baloiarekin, artxiboko irudi batean. (Anaitasuna)

Ane Juaristik, Zihara Gabilondok, Oihana Goenagak eta Ane Epelde futbolariek ez dute jarraituko Anaitasunako emakumeen talde nagusian datorren sasoian. Klubak eskerrak eman dizkie lau jokalariei.

2024-2025 denboraldira begira hainbat fitxaketa eta baja jakinarazten ari da azken asteetan Anaitasuna futbol kluba, eta adierazi duenez, Ane Juaristik, Zihara Gabilondok, Oihana Goenagak eta Ane Epeldek ez dute jarraituko Anaitasunako emakumeen talde nagusian datorren sasoian. Klubak eskerrak eman dizkie hango kide izan diren bitartean erakutsi duten "profesionaltasun eta konpromisoagatik".

Gizonen talde nagusian izan diren bajen berri ere eman zuen Anaitasunak duela gutxi; hain zuzen, iragarri zuen Unai Aranbarri, Iker Murua, Aitor Barbarin, Gorka Masach, Haritz Oiarbide, Gorka Crespo, Dani Marin eta Mikel Pastriain futbolariek ez dutela jarraituko Azkoitiko futbol klubean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide