Lau baja iragarri ditu Anaitasunak

Ane Olaizola

Aranbarri, joan zen denboraldiko Txerloiako partida batean. (Anaitasuna)

Unai Aranbarrik, Iker Muruak, Aitor Barbarinek eta Gorka Masachek kluba utzi dute, eta beraz, datorren sasoian ez dute jarraituko Anaitasunako gizonen talde nagusian.

Anaitasuna futbol klubak hainbat baja iragarri ditu datorren denboraldiari begira, eta jakinarazi du Unai Aranbarri, Iker Murua, Aitor Barbarin eta Gorka Masach futbolariek ez dutela jarraituko Anaitasunako gizonen talde nagusian.

Klubak eskerrak eman dizkie lau futbolari horiek azken urteetan erakutsi duten "profesionaltasun eta konpromisogatik".

Anaitasunak hainbat aldaketaren berri eman du azken asteetan sare sozialetan; hain zuzen, Mikel Pastriain erdilariak Anaitasuna utzi eta Durangoko Cultural taldean jokatuko duela jakinarazi ondoren adierazi du klubak lau jokalari horiek ere ez dutela jarraituko Azkoitiko futbol taldean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide