Durangoko Cultural taldean jokatuko du Mikel Pastrianek

Unax LarraƱaga 2024ko uzt. 20a, 08:30

Mikel Pastrian, Anaitasunan jokatzen. (Anaitasuna)

Anaitasuna utzi eta Durangoko Cultural taldean jokatuko du erdilari azkoitiarrak.

Datorren denboraldian Durangoko Cultural taldean jokatuko du Mikel Pastrian azkoitiarrak. Alebin mailan hasi, eta 32 urte egin arte Anaitasunan jokatu ondoren, Durangon (Bizkaia) egingo du datorren denboraldia erdilari azkoitiarrak.

Dena den, Pastrianena ez da Anaitasunak datorren denboraldira begira izango duen baja bakarra; izan ere, klubak atzo jakinarazi zuen Dani Marinek, Gorka Crespok eta Haritz Oiarbidek ere ez dutela taldean jarraituko. Anaitasunak eskerrak eman dizkie laurei "erakutsitako profesionaltasunagatik eta konpromisoagatik".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide