Albistegia

Doctor Deseoren larunbateko kontzertua, bideoan

Iraia Oteiza

Larunbat gauean, Doctor Deseo Bilboko taldeak kontzertua eskaini zuen herriko plazan. Besteak beste, En el brillo de tus ojitos azken diskoa aurkeztu zuen bertan.

Doctor Deseo taldeak kontzertua eskaini zuen larunbat gauean Azkoitiko plazan. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, jendetza bildu zen Francis Diez abeslariaren eta taldeko gainerako musikarien emanaldiaz gozatzeko. Taldeak, besteak beste, sei abestiz osatutako En el brillo de tus ojitos azken diskoa aurkeztu zuen bertan bildu ziren herritarren aurrean.

(Bideoa: Baga-Biga produkzioak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide