Ostiralean, hilak 12, itxiko da Andremari egunean Azkoitian egiten duten film laburren lehiaketan izena emateko epea. Benetako gertaeretan oinarrituta da aurtengo lehiaketarako hautatu duten gaia, eta horrekin zerikusia duten lanak aurkeztu beharko dira. Izena emateko epea ostiralean itxiko badute ere, film laburrak aurkezteko azken eguna abuztuaren 9a izango da. Lanak udaleko Kultura Sailean aurkeztu beharko dira.
Azken edizioetan bezala, aurten ere bi sari banatuko ditu udalak: Lehenengo saria eta Ikuslearen saria. Sari horietako bat jasotzen duenak ezingo du beste saria lortu. Hori horrela, sari bat zein bestea irabazten duen taldeak 300 euroko dirusaria eta oroigarria jasoko ditu. Dena den, gutxieneko kalitatea bermatzen duten lan guztiek 200 euroko dieta jasoko dute.
Honako lotura honetan irakur daitezke lehiaketaren oinarriak.