Musika bandak, Iraurgi abesbatzak eta herriko abeslariek eskainitako kontzertua, ikusgai

Guka Telebista 2024ko uzt. 4a, 09:30

60 lagun inguruk parte hartu zuten joan den larunbatean Balda plazan eskainitako Musika Jaialdian. Besteak beste, Mikel Laboa, Zea Mays, Zetak, Süne, La Polla Records, Barricada, Etzakit, Pink Floyd, Tina Turner zein Itoizen kantu ezagunak jo eta kantatu zituzten. Orain, kontzertua osorik ikus daiteke honako bideo honetan.

Joan den larunbatean, Azkoitiko Udalak, musika bandak, Iraurgi abesbatzak eta Bigoterik Gabea taldeak Musika Jaialdia eskaini zuten, Balda plazan. Guztira, 60 lagun inguruk parte hartu zuten Azkoitia 700 egitarauaren barruan antolatutako emanaldian. Ordu eta erdi inguruko emanaldia eskaini zuten parte hartzaileek Balda plazan elkartu ziren dozenaka herritarren aurrean.

Azkoitiko Musika Bandak, Iraurgi abesbatzak eta Itsaso Alberdi, Jone Larrañaga, Amaia Matxinea, Andrea Pozo eta Julen Etxaniz herriko abeslariek parte hartu zuten emanaldian. Era berean, Alberdik pianoa ere jo zuen, eta Juan Andres Unanuek, gitarra.

"Abesti sorta zabala" eskaini zuten, zenbait kantu Jose Aparicio musikariaren laguntzarekin moldatutakoak, gainera. Besteak beste, Mikel Laboa, Zea Mays, Zetak, Süne, La Polla Records, Barricada, Etzakit, Pink Floyd, Tina Turner zein Itoizen kantu ezagunak jo eta kantatu zituzten joan den larunbatean.

Orain, kontzertua osorik ikus daiteke Azkoitiko Udalak argitaratu duen bideo honetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide