Azkoitiko Udalak ekaineko ohiko udalbatzarra egin zuen atzo, asteazkena. 18:00etan hasi zuten osoko bilkura eta bost puntuko gai zerrenda jorratu zuten EAJko, EH Bilduko, Azkoitia Baiko eta PSE-EEko udal ordezkariek; besteak beste, LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren harira udal taldeek idatzitako adierazpena aurkeztu zuten udalbatzarrean.
Hau izan zen atzoko udalbatzarraren gai zerrenda osoa:
- Aurreko bilkuratako aktaren onespena, hala badagokio.
- 2025 ekitaldian lan ondorioetarako, ordaindu egingo diren eta berreskuratu beharko ez diren, Azkoitiko udalerriko tokiko bi jaiegunak zehaztea.
- EAJ, EH Bildu eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako adierazpena, ekainaren 28ko LGTBI+ egunaren ingurukoa.
- Aurrekontuari buruzko informazioa.
- Galde-erreguak.