Azkoitiarren eta azpeitiarren arteko herri kirol erronka, bideoan

Aitziber Arzallus eta Urtzi Oteiza 2024ko mai. 27a, 12:45

Atzo, igandea, Azkoitiko eta Azpeitiko launa herri kirolari nor baino nor gehiago aritu ziren Azkoitiko plazan. Bi taldeak pare-parean ibili ziren erronka osoan zehar, baina azkenean, azkoitiarrek irabazi zuten lehia.

Atzo, igandez, Azkoitiaren eta Azpeitiaren arteko herri kirol erronka izan zen Azkoitiko plazan. Lau azkoitiar lau azpeitiarren kontra aritu ziren nor baino nor gehiago, eta lehia oso estua izan zen arren, azkenean azkoitiarrak izan ziren nagusi, segundu gutxigatik.

Aizkoran, harri jasotzen eta txingekin aritu ziren kirolariak. Azkoitiarren taldean Julen Alberdi Txikia IV.a aritu zen aizkoran, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Haritz Aranguren Norde harri jasotzen, eta Asier Unanue Goenatxo IV.a txingekin. Aldiz, azpeitiarren taldean Mikel Larrañaga aritu zen aizkoran, Xabier Aranburu Guzta eta Olaia Esnaola harri jasotzen, eta Jon Lapeira txingekin.

Dozenaka lagun hurbildu zen saioa bertatik bertara ikustea, eta giro bikaina sortu zen plazan. Datorren urtean bueltakoa jokatzekotan gelditu ziren kirolariak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide