Armatuk taldeak irabazi zuen joan den ostiralean Maxixatzen Euskaldonon Elkarteak antolatutako Lore Jokoen lehen finala. Azken Orbel Jokoetan ere talde berberak irabazi zuen, gazteen mailan. Bigarren, berriz, Hirurok taldea sailkatu zen, eta hirugarren, Bai. Irabazleak herriko saltokietan gastatzeko 180 euroko saria jaso zuen, eta ondorengo postuetan geratu ziren taldeek, 120 eta 90 euro, hurrenez hurren.
Guztira, lau proba egin zituzten Lore Jokoen finalean, eta esaera zaharrak, herriko eraikinak, abestiak eta esaldiak asmatzen aritu ziren parte hartzaileak.
Guka Telebistak joan den asteko finala osorik jarri du orain ikusgai bai sarean bai telebistan.