Ikusgai dago osorik Azkoitiko danborradaren 75. urteurrenaren bueltan egindako ekitaldi berezia eta urtemugaren harira egindako dokumentala.
Atzo, ostiralez, ekitaldi berezia hartu zuen Baztartxo antzokiak; izan ere, Azkoitiko danborradaren 75. urteurrenaren harira Azkoitiko Udalak eta Tata elkarteak egindako dokumentalaren estreinaldia izan zen. Bi herrietako danbor-joleek hainbat pieza eskaini zituzten atzoko emanaldian zehar. Aurrena, Azkoitiko taldeetako ordezkariak igo ziren oholtzara. Ondoren, dokumentala eskaini zuten; jarraian, Elgoibarko ordezkariek hiru pieza jo zituzten, eta ekitaldia borobiltzeko Azkoitia obra jo zuten bi taldeek. Hori guztia jaso du UKTk, Azkoitiko Udalaren laguntzaz. Maren Alberdi eta Amets Andueza azkoitiarrek ekoiztu dute danborradaren inguruko dokumentala, Tata elkartearen eta udalaren sustenguz.