EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak Azkoitian, baina gehiengo osoa galdu du. Boto guztien kontaketa egin ondoren, botoen %46,09 jaso ditu EAJk, %37,22 EH Bilduk, %7,89 PSE-EEk, %6,26 Azkoitia Baik eta %1,78 PPk.
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Azkoitia Bai alderdien ordezkariekin osatuko da Udala, horrenbestez, datozen lau urteetan Azkoitian: 8 zinegotzi izango ditu EAJk —aurreko legealdian baino bat gutxiago—, 7 zinegotzi izango ditu EH Bilduk —aurreko legealdian baino bat gehiago— eta bana PSE-EEk eta Azkoitia Baik. Zerrenda aurkeztu duen beste alderdiak, PPk, ez du ordezkaritzarik lortu.
Parte hartzea
Parte hartzeari dagokionez, botoa eman zezaketen 8.507 herritarretatik %70,07k eman dute. Guztira, erroldaren 5.961 herritarrek eman du botoa udal hauteskundeetan. Abstentzioa %29,93 izan da, 2015ean baino txikiagoa.
Hauek dira 2019-2023 agintaldian Azkoitiko udalbatza osatuko duten zinegotziak, alderdiz alderdi: