Erroldaren %40,51ak eman du botoa, 14:00etan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 26a, 13:16

09:00etatik ari dira bozkatzen azkoitiarrak, eta 20:00ak arte egongo dira hauteslekuak zabalik. Jende ugari ikusi dugu herriko lau hauteslekuetan. Parte hartze handia ari da izaten. 14:00etako datu ofizialen arabera, 3.446 herritarrek eman dute botoa Azkoitian, %40,51k.

8.507 azkoitiar daude gaurko hauteskundeetan botoa emateko deituta. Herritar ugari dabil herriko lau hauteslekuetan baten edo bestearen aldeko botoa ematen. 14:00etan egin dute parte hartzearen lehen zenbaketa, eta oraingoz erroldaren %40,51k eman du botoa, 3.446 herritarrek. %1,03 egin du gora parte hartzeak 2015eko udal hauteskundeetatik; orduan %39,48koa izan zen parte hartzea.

Datuak Espainiako Gorteetarako hauteskundeekin alderatuta, parte hartzeak behera egin du. Apirilaren 28ko hauteskundeetan 3.615 azkoitiarrek eman zuten botoa 14:00etan, erroldaren %42,61ak. Hauteslekuak irekita izango dira 20:00etara arte.

Eskolaz eskola, ondorengoak dira 14:00ak arteko parte hartze datuak:

Elkargunea: 907 boto

Ikastola: 944 boto

Liburutegia: 841 boto

Torre Zuri: 754 boto

 

Europako parte hartzea

Europako parte hartze datuak ere eman dituzte 14:00etan. 8.503 azkoitiar daude Europar hauteskundeetarako botoa ematera deituta. Momentuz 3.411 azkoitiarrek eman dute Europako Parlamenturako botoa, %40,12k. 2014an egin ziren Europar Parlamenturako azken hauteskundeak, eta igoera nabarmena izan da, %12,77koa. 2014an %27,35ek eman zuen botoa 14:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide