Igo egin da udal hauteskundeetako arratsaldeko parte hartzea

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 26a, 18:18

Herritarrak Xabier Muniben botoa ematen. (Argazkia: Maxixatzen)
Udal hauteskundeetako arratsaldeko parte hartzeak gutxi, baina gora egin du 2015eko udal hauteskundeekin alderatuta. Erroldaren %55,74k eman du botoa 18:00etarako.

Hauteslekuak ixteko bi orduren faltan, erroldaren %55,74k eman du botoa udal hauteskundeetan. Eguneko bigarren aurrerapen datuak eman berri dituzte, eta 18:00etarako 4.743 azkoitiarrek eman dute botoa. 2015ean, 18:00etan, %54,96k eman zuen botoa; parte hartzeak, beraz, gutxi baina gora egin du —%0,78— 14:00etan, %40,51ak eman du botoa Azkoitian. Guztira 8.507 azkoitiar daude deituta botoa ematera.

Eskolaz eskola, ondorengoak dira 18:00ak arteko parte hartze datuak:

Elkargunea: 1.145 boto

Ikastola: 1.337 boto

Liburutegia: 1.243 boto

Torre Zuri: 1.018 boto

 

Europako parte hartzea

Europako parte hartze datuak ere eman dituzte 18:00etan. 8.503 azkoitiar daude Europar hauteskundeetarako botoa ematera deituta. Momentuz erroldaren %55,16k eman du botoa Europako hauteskundeetarako —%17,90 egin du gora parte hartzeak—. 2014an egin ziren Europako Parlamenturako hauteskundeak azkenekoz, eta erroldaren %37,26k eman zuen botoa 18:00etarako. Datu hori 14:00etarako gainditu dute gaur botoa emateko eskubidea duten herritarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide