Artxibatu egin dute andramaixetako azken eguneko sexu eraso salaketa

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 8a

Abuztuaren 21ean herriko plazan egindako elkarretaratzea.

Azpeitiko Epaitegiko epaileak artxibatu egin du joan zen abuztuaren 18ko goizaldean izan zen ustezko sexu erasoaren salaketa kasua. Adin txikiko emakume azpeitiar batek jarri zuen salaketa. Epaileak, ordea, ez du sexu erasoa izan zela baieztatzen duen frogarik aurkitu instrukzio fasean, eta beraz, kasua artxibatu du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide