Andramaixetako azken egunean, adin txikiko azpeitiar batek sexu erasoa egin ziotela salatu zuen Azkoitiko Ertzain etxean. Ertzaintzak gaur jakinarazi du ustezko erasotzailearen datuak epaitegiari zuzendu dizkiola.
Elkarretaratzea plazan, 19:30ean
Sostenipe talde feministak eta Sustraiak Moretzen taldeak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur 19:30ean herriko plazan.