Treba Gazteak programaren barruan, bidaia bat antolatzen ikasteko saioa egingo dute Elkarguneko Oteiza aretoan Julen Arrietak gidatuta. Doako saioa izango da, 17 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzendua. Izena honako lotura honetan eman daiteke.
Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpuru nutrizionistak emango dute tailerra. Informazio guztia, hemen.