Ostiral honetan, hilak 5, hiru kontzertu izango dira Matadeiko agertokian: Jai Tiruriru, Olor eta Herdoile. Ondoren, gaua girotzen jarraituko dute herdoil usaidun musika ipiniaz. Olor taldeak Zerua urez beren lehen diskoa aurkeztuko du. Melodia eta zarata. 80. hamarkadako Synth popa eta oihartzun industrialak. Haragia eta metala. Distira eta herdoila. Muturreko nahasketa horretatik sortzen da bere proposamen eszenikoaren energia bakana. Zuzeneko bideo proiekzioekin osatzen du Olor taldeak bere alderdi bisuala. Jai Tiruriru proiektu mutante eta irekia da, lekuaren eta momentuaren arabera moldatzen dena. Jai Tiruriruk musika margotzen du airean soinu ilunak dantzatzen dituen bitartean. Erritmo hipnotikoak eta bertan murgiltzera deituko gaituzten soinu testurak. Herdoilek musika sesio bat eskainiko du. Jatorri anitzeko punk zikin eta zaratatsuarekin girotuko du gaua.