Urola Kosta eskualdeko egunkaria duela 22 urte sortu zuten eskualdeko hainbat hedabidek eta Berriak elkarlanean. Tokiko albisteak, eskualdeko 11 herrietako eta auzoetako informazioa, papereko euskarrian euskaraz ematea zuen helburu proiektuak, eta hasiera hartan pentsaezina zirudien arren, azaroaren 10ean 6.000. zenbakiak argia ikusi zuen.
Gukaren proiektuan sinesten duen jendea badelako jarraitzen du Gukak bizi-bizirik, eta egunkariaren 6.000. zenbakia aitzakia hartuta, bazkideei eskerrak emateko, Gukakideei zuzendutako hiru zozketa berezi jarri zituzten martxan Gukak. Honako hauek dira zozketen saridunak:
- Bi lagunentzako otordua: Uxua Sorazu Urbieta
- Errigora kaxa: Aitziber Arregi Lertxundi
- Guka produktu sorta: Saioa Arrizabalaga Juaristi
Berriro ere, mila esker egunez egun Gukari ematen diozuen babesagatik.