GUKAKIDE

Gukakideek 'Nautilus, flyscheko fosilak' bisita gidatuaz gozatu dute

Erredakzioa 2026ko uztailaren 13a

Geoparkearen eskutik, Gukako bazkideak Nautilus, flyscheko fosilak bisita gidatuan izan ziren atzo, amonite-fosilen bilduma bikaina ezagutzen eta Saturraran hondartza itsasontziz ikusten. 

Atzoko egunez, uztailak 12, Gukakide taldea beraien senideekin Mutrikura gerturatu zen amoniteei buruz ikastera, eta ondoren, flysch beltza bezala ezagutzen den gunea ezagutu zuten itsasontziz. Nautilus, flyscheko fosilak bisita gidatuan, nautilusak ikusteko aukera izan zuten, besteak beste. Ondoren, fosil horiek jaso ziren eremuko tartea itsasontziz ikusi ahal izan zuten.

Gukakide izateak dituen abantailei esker, bazkideek doan gozatu ahal izan zuten irteeraz. Giro bikainean igaro zuten goiza; herri komunitatea saretzeko eta gure itsasertzeko altxorrak modu berezian balioesteko aukera polita izan zen.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide