Gukakide

Geoparkearen eskutik, 'Nautilus, flyscheko fosilak' bisita gidatua Gukakideentzat

Erredakzioa 2026ko ekainaren 17a

Gukakideek doako beste bisita gidatu batez gozatzeko aukera izango dute uztailean, Gukako bazkide izatearen abantailak baliatuz. Hain zuzen ere, uztailaren 12an, igandez, Mutrikutik abiatuko den 'Nautilus, flyscheko fosilak' izeneko irteeran parte hartu ahal izango dute Gukakideek, Euskal Kostaldeko Geoparkearen eskutik.

Esperientzia horretan, aurrena, parte hartzaileek Nautilus Ikasgune Geologikoa bisitatuko dute, eta, ondoren, Saturraran hondartzara gerturatzeko aukera izango dute itsasontziz, bertako flysch beltza bertatik bertara ezagutzeko. Irteera guztiz doakoa izango da Gukako 25 bazkiderentzat eta haien senideentzat.

Xehetasunak:

  • Eguna: Uztailak 12, igandea.
  • Ordua: 10:00etan.
  • Lekua: Nautilus Zentroa, Mutriku.

Izen-ematea:

Parte hartu nahi dutenek beheko galdetegia bete beharko dute. Izena emateko azken eguna uztailaren 5a izango da. Plaza kopurua mugatua denez (25 lagun), jende gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo da parte hartzaileen artean.

Zozketaren ondoren, Guka irabazleekin harremanetan jarriko da, xehetasun guztiak zehazteko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide