Dabilen harriari...

Orioko balearen ingurukoak, oinordekoen ahotsetan

Onintza Lete Arrieta, Gorka Eizagirre, Usua Garin eta Urtzi Oteiza 2026ko maiatzaren 14a

1901eko maiatzaren 14an harrapatu zuten Orioko balea, gaur 125 urte hain justu. Bost trainerutan, 60 arrantzalek eta bost patroik parte hartu zuten balentria hartan, aski ezaguna den bertso sorta ederrean jasota gelditu zen bezala. Manuel Loidi, Xixario Uranga, Manuel Olaizola, Eustakio Atxega eta Gregorio Manterola ziren bost patroi haiek, eta haien senideekin hitz eginda Dabilen harriari saioaren atal berezi hau ondu du Gukak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide