GUKAKIDE

Gukakideek Jaizkibelen sekretuak ezagutu dituzte Mater ontzian

Erredakzioa

Gukako bazkideek Mater ontzi museoan antolatutako bisita gidatuan parte hartu zuten, eta aukera paregabea izan zuten euskal kostaldearen ondarea gertutik ezagutzeko. 

Joan den larunbatean, maiatzaren 9an, Gukako bazkideek aukera paregabea izan zuten euskal kostaldeko ondarea hurbiletik ezagutzeko. Mater ontzi.museoan antolatutako bisita gidatuan parte hartu zuten Gukakideek, haien lagunek eta senideek lagunduta.

Bisita arrantzalea izenpean gauzatu zuten jardunaldia, eta bertaratutakoek modu didaktikoan ezagutu ahal izan zituzten arrantza teknikak zein itsasontzi baten eguneroko bizitza. Horrez gain, itsasotik Jaizkibel ingurua eta haren balio ekologiko zein paisajistikoa ezagutzeko aukera izan zuten.

Gukakide izatearen abantailen barruan, ekintza hori doakoa izan zen bazkideentzat. Giro ederrean igaro zuten goiza, herri komunitatea indartuz eta gure itsasertzeko txokoei modu berezian balioan emanez. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide