Gukakide eskaintza

'Flyscha haurrekin' Geoparkeko bisita gidatua egiteko aukera eskainiko du Gukak

Erredakzioa 2025ko ira. 18a, 09:00

Gukakideei zuzendutako eskaintza berezia urriaren 4ean egingo da eta guztiz doan izango da.

Gukak ekintza berria antolatu du bere bazkideentzat. Oraingo honetan, Geoparkeko azken berrikuntza ezagutzeko aukera izango dute Gukakideek, Flyscha haurrekin bisita gidatuan. Bisita lau eta hamabi urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta bertan, etxeko txikienek mineralak eta fosilak ezagutzeko aukera izango dute, jolas eta eskulan desberdinen bidez.

Mutrikuko amonite erraldoien sekretuak ezagutzen aritu ondoren, partaideak Mutrikuko portua eta Saturrarango hondartzaren artean dagoen gunea ikustera abiatuko dira itsasontziz, Flysch beltzaren labar ikusgarriak bertatik bertara ikusteko aukera izanik.

Esperientzia guztiz doako izango da Gukaren bazkideentzat eta horien senideentzat.

  • Eguna: Urriak 4, larunbata.
  • Ordua: 16:00etan.
    • Lekua: Nautilus gela didaktikoa (Txurruka Tenienteak etorbidea, 32 behea), Mutriku (Gipuzkoa).

Izen-ematea

Izena eman nahi dutenek mezua bidali behar dute bazkide@ukt.eus posta elektronikora edo 607 49 87 25 zenbakira, honako datu hauek zehaztuz:

  • Bazkidearen izen-abizenak.
  • Telefonoa.
  • Bisita gidatuan parte hartuko duen pertsona kopurua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide