GUKAKIDE

Mutiozabal Txoren ontziolara bisita gidatua antolatu du Gukak

Erredakzioa

Bazkideei eskaintza bereziak egiten jarraitzen die Gukak, eta oraingoan, Orioko Mutiozabal Txoren ontziola bisitatzeko aukera eskainiko die, doan, hamabost Gukakideri.

Gukak ekintza berria antolatu du bere bazkideentzat. Oraingo honetan, Orion dagoen Mutiozabal Txoren ontziola bisitatzeko aukera izango dute. Gipuzkoan mantentzen den azken ontziola tradizionala da Oriokoa. Bisita gidatuan parte hartuko duten bazkideek eta horien haurrek ondare horren bitxikeriak eta proiektuaren ezaugarri guztiak ezagutzeko aukera izango dute, baita Oria ibaiaren itsas ondareaz zein ontzigintzak izan duen historiaz gehiago jakiteko ere.

Esperientzia guztiz doako izango da Gukaren bazkideentzat eta horien senideentzat.

Eguna: Ekainaren 28a, larunbata.

Ordua: 10:00etan.

Lekua: Aita Lertxundi kalea, 44.

Izen-ematea

Izena eman nahi dutenek mezua bidali behar dute bazkide@ukt.eus  posta elektronikora honako datu hauek zehaztuz:

  • Bazkidearen izen-abizenak.
  • Telefonoa.
  • Bisita gidatuan parte hartuko duen pertsona kopurua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide