Albistegia

'Urak dakarrena' telebista saio bereziarekin, platoa estreinatuko du Guka Telebistak

Erredakzioa

Urak dakarrena telebista saio berezia ostiralean, 22:00etan, botako dugu Guka Telebistan, eta igande arratsaldetik aurrera ikusgai izango da Gukaren webgune guztietan. 

Zein da gure herrien egoera uholde arriskuaren aurrean? Zer gerta daiteke etorkizunean klima aldaketaren ondorioz? Galdera horiek eta beste batzuk argitzen saiatuko gara adituen eskutik, Guka Telebistaren plato berrian. Hain zuzen ere, Gorka Zabaletak aurkeztuko du saioa, Ane Zabaleta hidrogeologoak eta Pilar Azurmendi Orioko udal arkitektoak parte hartuko dute, baita beste hainbat gonbidatuk ere, eta herritarren iritzia ere jasoko da. Urak dakarrena telebista saio berezia, ostiralean, 22:00etan, Guka Telebistan; eta igande arratsaldetik aurrera, Gukaren webgune guztietan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide