'Bada zer' saioaren bigarren atala, bihar ikusgai

Guka telebista 2024ko aza. 27a, 18:00

Bihar eskainiko du Gukak Bada zer erreportaje sortaren bigarren atala. Saio horretan ahotsa izango da bi protagonistak elkartuko dituena. Kepa Iribar irrati esatari getariarra eta Irati Egizabal logopeda azkoitiarra izango dira elkarrizketatuak. 

Oraingoan, izango da zer entzun. Hain zuzen, Bada zer erreportaje sortaren bigarren atala eskainiko du bihar Guka Telebistak. Entzumena izango du oinarri saioak, eta ahotsa izango da hizketarako gaia. Bigarren saioan, Kepa Iribar irrati esatari getariarra eta Irati Egizabal logopeda azkoitiarra izango dira elkarrizketatuak. Iribarrek urte mordoxka darama Euskadi Irratian lanean, eta ahotsa da haren lanerako tresna. Egizabal, berriz, logopeda gaztea da, baina ondo daki zeinen garrantzitsua den ahotsa zaintzea. 

Bihar telebistan eskainiko du Gukak Bada zer saioa, eta ostiral goizean ikusi ahal izango da Gukaren webgunean. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide