Tokiko kirolaren sare sozial berrian erregistratzen direnek sari bikaina irabaz dezakete. Abenduaren 8a baino lehen Matx.eus-en erregistratzen den oro opari-sorta baten zozketan sartuko da: Euskaltel Euskadiren maillot bat, Eusko Label Winter Series txapelketako partida baterako bi sarrera eta Forum Sporten 300 euroko erosketa bonu bat.
Zozketan parte hartzeko jarraitu beharreko urratsak hauek dira:
- www.matx.eus atarian sartu
 - Izena eman
 - @matxerredakzioa profila jarraitu
 - Igo zure kirol irudi bat #matxzozketa traola erabiliz
 
Eta, zuk, zer erosiko zenuke 300 euroko erosketa bonu bat oparituko balizute?