Jaitsi Guka aplikazioa eta dena esku-eskura izango duzu

Guka 2024ko urr. 12a, 19:09

Edonork jaitsi dezake aplikazioa, baina, batez ere, Gukaren bazkideei zuzendutako tresna da. Aplikazioari esker, Gukakide izatearen abantaila guztiak esku-eskura izango dituzte aurrerantzean: Gukakide txartela, bazkidetzaren arabera jasotzen dituzten argitalpenak, geroago irakurtzeko gorde dituzten edukiak, zozketak eta lehiaketak, deskontuak eta abar.

Gukak erreminta berria sortu du, Guka aplikazioa, euskara hutsean garatutako eta tokiko informazioa ardatz duen tresna, eta dagoeneko eskuragarri dago Apple Store eta Google Play plataformetan. Edonork jaitsi dezake aplikazioa, baina, batez ere, Gukaren bazkideei zuzendutako tresna da; aplikazioari esker, Gukakide izatearen abantaila guztiak esku-eskura izango dituzte aurrerantzean.

Guka aplikazioak lau atal nagusi ditu: albistegia, agenda, Aterpe merkatarien erakusleiho digitala eta Gukakideen txokoa. Urola Kostako informazioa eta agenda edonork kontsultatu ahal izango ditu, herrien eta gaien araberako aukeraketa eginda gainera, eta Aterpe ere zabalik egongo da eskualdeko merkatarien eta ostalarien eskaintzen berri izan nahi duten herritar guztientzat. Gukakideen txokoa, ostera, Gukaren bazkideentzat izango da; han topatuko dituzte Gukakide txartela, bazkidetzaren arabera jasotzen dituzten argitalpenak, geroago irakurtzeko gorde dituzten edukiak, zozketak eta lehiaketak, deskontuak eta abar.

Guka aplikazioa tresna erabilgarri eta erraza da, eta dagoeneko eskuragarri dago Apple Store eta Google Play plataformetan. Urrats gutxi batzuk besterik ez dituzte egin beharko tresna berria erabili nahi duten herritarrek:

  1. Aplikazioa Google Playtik edo Apple Storetik deskargatu.
  2. Erregistratu.
  3. Dagoeneko Gukaren erabiltzailea izanez gero, datu horiekin hasi saioa. Bestela, kontua sortu.
  4. Pasahitza ahaztuz gero, pasahitza berreskuratu.
  5. Bazkideek, erregistratu orduko, beren datuak eta abantaila guztiak eskura izango dituzte: Gukakide txartela, bazkidetzaren araberako argitalpenak, zozketak, deskontuak eta abar. Bazkide ez direnek, ezingo dute Gukakide txokoko abantailez gozatu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide