Maite Azpiazu eta Iban Garcia, 'Zurak eta ezpalak' saioko laugarren eta azken gonbidatuak

Guka Telebista 2024ko eka. 27a, 10:00

Guka Telebistak atzo, asteazkena, eskaini zuen Zurak eta ezpalak saioaren denboraldi berriko laugarren eta azken atala. Maite Azpiazu eta Iban Garcia ama-semeak izan ziren Andoni Elduaien kazetariak zuzendutako saioko protagonistak.

Guka Telebistak Zurak eta ezpalak saioaren bigarren denboraldiko laugarren eta azken atala eskaini zuen atzo, asteazkena. Andoni Elduaien kazetariak Maite Azpiazu eta Iban Garcia ama-seme influencer-ak elkarrizketatu zituen. Beraien ibilbideaz, edukiez eta aurpegi ezagun egin izanak sortzen dizkien pentsaerez aritu ziren bi lagunak telebista saioan.

Arlo edo bide bera urratu duten sagei lotutako elkarrizketa saioa da Zurak eta ezpalak. Dena den, atal honetako protagonisten kasua bitxia da; izan ere, semeak aurrez hasitako bidera batu zen gero ama. Familia bereko kide ezagunak dira saioko protagonistak, eta laugarren atal honetan, influencer munduaz eta horrek sortzen dituen poz, kezka eta lanaz hitz egin dute Azpiazuk eta Garciak.

Guztira, Zurak eta ezpalak saioaren lau atal eskaini ditu Guka Telebistak bigarren denboraldian. Programa Guka Telebistan ikusi ahal izan da asteazkenero 21:00etan, eta han ikusi ezin izan dutenek, Guka Telebistaren webgunean, Zurak eta ezpalak saioaren orrian, ikusi ahal izango dituzte elkarrizketak osorik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide