Arria aita-semeak protagonista, 'Zurak eta ezpalak' saioaren bigarren atalean

Guka Telebista 2024ko eka. 13a, 10:05

Guka Telebistak atzo, asteazkena, eskaini zuen Zurak eta ezpalak saioaren denboraldi berriko bigarren atala. Jose Inazio Orbegozo Arria II.a eta Xabier Orbegozo Arria V.a aita-seme aizkolariak izan ziren Andrea Zipitria kazetariak zuzendutako saioko protagonistak. Datorren asteko saioan, Olatz Zugasti eta Gratxina Lertxundi izango dira saioko gonbidatuak.

Guka Telebistak Zurak eta ezpalak saioaren bigarren denboraldiko lehen atala eskaini zuen atzo, asteazkena. Andrea Zipitria kazetariak gidatutako saioko bigarren gonbidatuak izan ziren Jose Inazio Orbegozo Arria II.a eta Xabier Orbegozo Arria V.a aita-seme aizkolariak; nola ez, aita-semeen arteko loturaz, biek beraien ibilbideetan egindako erronkez, eta oro har, aizkora kontuez aritu ziren hizketan hirurak.

Arlo edo bide bera urratu duten sagei lotutako elkarrizketa saioa da Zurak eta ezpalak. Familia bereko kide ezagunak izango dira protagonista, eta bigarren atal honetan, herri kirolen arloan, bereziki aizkoran, ezagunak diren Errezilgo aita-semeekin bildu da Zipitria. Beraien ibilbideaz, erronkez, eta oro har, aita-semeen arteko loturaz duten ikuspuntua eman dute Arria aita-semeek.

Guztira, Zurak eta ezpalak saioaren lau atal eskainiko ditu Guka Telebistak bigarren denboraldian; atzokoaz gain, beste bi saio emango ditu askotariko gaiak ukituz. Datorren asteazkenean, Olatz Zugasti eta Gratxina Lertxundi izango dira saioko gonbidatuak. Programa Guka Telebistan ikusi ahal izango da datorren asteazkeneko —ekainak 19— 21:00etatik aurrera, eta han ikusi ezin dutenek, Guka webgune guztietan ikusi ahal izango dute osorik hurrengo egunetik aurrera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide