Gimnastika erritmikoko erakustaldia eskainiko dute bihar Zubiberriko gimnastek

Erabiltzailearen aurpegia Zubi Berri 2024ko abu. 14a, 10:00

Zubiberriren ikasturte amaierako jaialdiko irudia. (Andoni Elduaien)

20:00etan izango da emanaldia, Azkoitiko parrokiaren aurrean. Kategoria guztietako hemezortzi gimnastek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute jendaurrean.

Andremarietako XI. Gimnastika Erritmikoko Erakustaldia eskainiko dute bihar, Andre Maria egunez, Azkoitiko Zubiberri gimnastika taldeko kideek. Azkoitiko parrokiaren aurrean izango da, 20:00etan, eta guztira, hemezortzi gimnasta izango dira erakustaldian parte hartuko dutenak.

Askotariko ariketak eta dantzak egingo dituzte gimnastek, bakarka zein taldeetan banatuta. Horretarako, gimnastika erritmikoko hainbat tresna erabiliko ditutze: hala nola soka, uztaia, pilotak, mazoak eta zinta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide