Jaten eman

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Gantzarain 2019ko urt. 13a, 14:38

Maravillas gaztetxea.

Badira gure baitan lokamutsean bizi diren ideiak, inori irakurritako esaldiak, non edo non adituak, telebistaren burrunba etetean esnatu eta bestondo izugarri batek baino ez dakarkizun buru-argitasunez erakusten dizutenak bidea; zulorakoa, prefosta.

Badira hilabete batzuk Terry Eagleton maitearen liburua irakurri nuela, Cultura, espainolez. Eta bertan azpimarratutakoetatik bat bedera oroitzen ez nuela uste nuenean, han datorkit burua jatera, ados ote nagoen galdatzera, azaltzeko eskatuz, esaldi bat, laburra eta sinplea: «Kulturaren egitekoa jaten ematen dion eskuari haginka egitea da».

Baietz iritzi nion hasieran, batez ere testuingurua aintzat hartuta: «Gizarte kapitalista industrialak aberastasuna sortzen du erakundeak eratzeko, hala nola arte galeriak, unibertsitateak eta argitaletxeak, eta gero erakundeok gizarte hori gaitzetsi egiten dute bere diruzalekeria eta filisteismoagatik. Zentzu horretan, kulturaren egitekoa jaten ematen dion eskuari haginka egitea da».

 

Jarraitu iritzia irakurtzen BERRIAn.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide