Badator maiatzaren 7a, badator gure herrira, badator gure eskuetara. Ekarri dugu, ekarri, ekinez eta irriz, eskuz esku, pausoz pauso, aurrera eginez, erabakia gure eskuetara. Eta orain, gure esku dago.
Gure esku dago elkarrekin aurrera jarraitzea. Elkarrekin hitz egitea, ados jartzea eta erabakitzea.
Herri bat osatzen dugu, elkarrekin bizi gara, elkarrekin lan egiten dugu, elkarrekin parranda eta kirola, elkarrekin joan ginen ikastolara eta elkarrekin doaz gure seme alabak gaur.
Has dezagun bada bidea elkarrekin, hitzaren bidea, adostasunena.
Erabakiak baduelako garrantzia, eta ez dezaten berriro gure etorkizuna, gure seme-alabena, gure bizkar erabaki.
Gure esku dago, datorren igandean inoiz baino gehiago, gure buruari balioa ematea. Eta norbanako bezala zure hitzak baduelako indarra, sinets dezagun, herri bezala bat eginik, geldiezinak garela.
Egin dezagun bat maiatzaren 7an ere. Goazen denok batera, goazen erabakitzera!
4 bankotako kuadrilla
Haritz Elorza Lasa, Jon Segurola Larrañaga, Oskar Aranbarri Juaristi, Jakes Uranga Repulles, Iban Hita Odriozola, Pako Juaristi Romarate, Mikel Arregi Alberdi, Ion Alberdi Mendez, Jon Garate Larrañaga, Lander Mujika Garmendia, Iban Sanz Arizmendi, Zigor Zulaika Astigarraga, Ibon Lizarralde Aramendi, Iñigo Andola Larrañaga, Manex Larrañaga Telletxea eta Ivan Lersundi Zulaika.