Urratsa egiteko ordua

Anari, Kupela, Ane, Hartz, Passepartout ... eta askoz gehiago!

Erabiltzailearen aurpegia Urrats taldea

Erabaki Eguna ate joka dugu. Bost egun falta dira egun handirako. Festa egun handia antolatu dugu herri galdeketa egunerako. Besteak beste, Anari, Kupela, Ane, Hartz eta Passepartout musikariak izango ditugu Herriko Plazan. Egitarau osoari azken ukituak ematen ari gara. Laster zabalduko dugu!

 

Erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketa egingo dugu datorren igandean, eta dena prest dugu: boto-kutxak, kontrol batzordeak, begiraleak, boluntarioak ... eta nola ez, festa borobila izateko osagaiak. Herriko musikari eta artista handiek egingo dute bat egun horretan gurekin. Konzertuez gain, dantzariak, txistulariak eta bertsolariak izango ditugu. Herriko idazle ezagunenek ere bat egingo dute festarekin; aste honetan emango dizkizuegu xehetasun guztiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide