Urratsa egiteko ordua

Herri galdeketa egunerako lanak, banatuta

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2017ko api. 7a, 13:49

Urrats-eko kideak.

Herritar ugarik eman dute izena maiatzaren 7ko herri galdeketaren antolaketan lan egiteko: 70 herritar baino gehiagok. Era askotako lanak egongo dira, eta atzo egin genuen lan banaketa, zozketa bidez: mahaikideak nortzuk izango diren, alde batetik, eta hauteslekuetan bestelako lanetan arituko direnak, bestetik.

 

Martxoaren 29an deitu genuen bilera, Elkargunean, herri galdeketan parte hartzeko prest dauden laguntzaileei xehetasunak emateko. Prozesuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, egin beharreko lanak zeintzuk diren azaldu genituen. Mahaikideak, informatikariak, begiraleak, komunikazio lanak egingo dituztenak ... eta bestelako lan osagarrietarako kideen zerrenda luzea osatu genuen.

Atzo egin genuen zozketa Gure Esku Dagoren lokalean. Orain, lanak banatuta, laguntzaile bakoitzarekin zuzenean jarriko gara harremanetan datozen egunotan, egin beharreko guztia zuzen azaltzeko.

Urratsez urrats, bagoaz aurrera. Ari da itxura hartzen herri galdeketa, eta atzera kontaketa hasi da.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide