Txokolate beroa korrikalarientzat

Erabiltzailearen aurpegia Urrats taldea

Urrats taldeak, AEKrekin elkarlanean, txokolate beroa banatuko du bihar goizean Herriko Plazan, Korrika bertatik igaro orduko.

 

Bihar goizean, 05:40an iritsiko da Korrika gure herrira. Urrats taldeak ere, Korrikarekin bat egin, eta antxintxike egiteaz gain, txokolate beroa banatuko du Herriko Plazan. 06:00ak aldera hasiko gara txokolatea banatzen, Korrika Herriko plazatik igarotzen denean, gutxi gorabehera.

Urratsek Intxausti parean hartuko du lekukoa. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditu parte hartzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide