Erabakitzeko eskubidearen inguruan egingo den herri galdeketarako hilabete eskas falta den honetan, mezua zabaltzen laguntzeko deia egiten diegu herritarrei Urrats taldetik. M7 kartelak etxeko balkoietan jartzera gonbidatu nahi zaituztegu, mezua ikusgarri egiteko herri osoan.
Kartel horiek noiz eta nola jaso?: larunbatean eliz atarian mahaia jarriko dugu, kartelak banatzeko. Urrats taldeko kideren batekin ere harremanetan jarriz gero, berehala emango dizu kartel bat. Eta Gure Esku Dagoren lokalean ere, astelehen, astearte eta asteazkenetan, 19:00etatik aurrera aurkituko gaituzu.
Animatu zaitez, eta zabaldu mezua!