Urratsa egiteko ordua

Maiatzaren 7rako laguntzaileen bilera, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2017ko mar. 28a, 11:19

Herri galdeketa antolatzeko gakoa auzolana izan da orain arte, eta azken txanpan ere, herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da. Maiatzaren 7koa behar bezala antolatzeko LAGUNTZAILEAK behar ditugu. Gaurko bileran emango ditugu azalpen guztiak.

 

Maiatzaren 7koa erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapen eta festa eguna izatea nahiko genuke. Baina horrek auzolana eskatzen du, eta horretarako laguntzaileak behar ditugu ondorengo arlo hauetan:

  • Mahaikide modura
  • Antolaketa lanetan
  • Ekintza osagarrietan eta teknikoetan

Denok gara beharrezkoak, eta beraz,  zuk ere jar dezakezu zure alea. Modu batera edo bestera, denon lanari esker aterako dugu hau aurrera.

Azalpen guztiak, gaurr (martxoak 29) emango ditugu, Elkargunean egingo dugun bileran. Zereginak zeintzuk izango diren, lan-txandak …

Azaldu zaitez, hitzordura: 19:00etan, Elkargunean, ikusiko gara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide