Beraz, boluntarioak behar ditugu. Laguntzeko prest? Izena emateko fitxa bat prestatu dugu, eta bertan ikusiko duzun moduan, hainbat lan daude egiteko; mahaikide modura, antolaketa lanetan, ekintza osagarrietan edo lan teknikoetan.
Lanerako prest bazaude, aukeratu lan horietako bat, eta bidali fitxa beteta ondoko helbidera:urratsherrigaldeketa@gmail.com. Edozein zalantza izanez gero, jarri antolatzaileokin harremanetan.
Horren guztiaren inguruko informazioa emateko eta lanak banatzeko, bilera bat egingo dugu MARTXOAREN 29an, 19:00etan, ELKARGUNEAN.