Zatoz sinadura bilketaren amaiera ekitaldira!

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2017ko mar. 1a, 11:40

Bihar, zapatua, festa giroan emango diogu amaiera sinadura bilketari, helburua ondo baino hobeto beteta. Maiatzaren 7an herri galdeketa egingo den eskualdeko herri guztietako ordezkaritza zabala etorriko da Azkoitira.

 

Bihar, martxoak 4, Urola Kostan erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketa antolatu ahal izateko abian jarritako sinadura bilketa amaitutzat emango dugu. Helburua ondo baino hobeto beteta, agerraldi jendetsu bat egingo dugu Azkoitian. Eskualde osoko (Zarautz, Zumaia, Orio, Getaria, Zestoa, Aizarnazabal , Errezil eta Azkoitia) ehundik gora ordezkari bilduko gara, sinadura bilketari buruzko datuak emateko. 

Adierazpen bat irakurri ondoren, argazki bat aterako dugu.  Azpeitian iaz egin zuten herri galdeketa, baina bertako herritarrek ere ekitaldian parte hartuko dute, euren babesa adieraziz.

 EGITARAUA:

  • 11:30 Azkoitiko liburutegiaren ondoko plazan elkartuko gara, eta bertatik oinez joango gara Elkargunera
  • 11:45 Agerraldia, Elkargunean. Bertsolariek ongi-etorria eman ondoren, adierazpena irakurri dute eskualdeko bi pertsona ezagunek.
  • 12:15 Herriko plazan, festa giroan emango diogu amaiera ekitaldiari: trikitilariak, dantzariak, txosna …

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide