Sinadura emateko azken egunak!

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2017ko ots. 17a, 11:15

Zapaturo bezala, bihar, 11:30etik aurrera eliz-atarian egongo gara, zure sinaduraren zain. Azken txanpan sartu gara, eta datozen egunotan bildutako sinadurekin itxiko dugu bilketa, helburua ondo baino hobeto beteta.

 

Azaroan ekin genion erabakitzeko eskubidearen inguruko herri-galdeketa antolatu ahal izateko sinadura bilketari; 1.200 izenpe behar genituen, baina erraz gainditu genuen langa hori. 1.850 baino gehiago bildu ditugu, dagoeneko. Maiatzaren 7an etorkizunari buruzko iritzia eman nahi dutela ozen esan dute azkoitiarrek.

Sinadurak biltzea zen lehendabiziko urratsa, eta zuzen eman dugu. Orain, galdeketa izango da hurrengo pausoa: etxeko-lan asko ditugu egiteko, eta buru-belarri ari gara horretan, barruko nahiz kanpoko zereginetan.  Horren adibide, herriko sarrera-irteeretan jarri ditugun kartel erraldoiak, maiatzaren 7ko galdera argi eta garbi erakusten dutenak. Eskerrik asko, nola ez, lan horretan lagundu ziguten Iñigo eta Felix herritarrei! Gero eta gehiago dira, modu batera edo bestera, proiektu honetan parte hartzen ari direnak.

Bagoaz aurrera, urratsez urrats, erabakiaren bidean!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide