Saharako eta Pakistango herrikideek ere sinatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2017ko ots. 14a, 14:03

Azkoitian bizi diren sahararrek eta pakistandarrek ere bat egin dute erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenarekin.

 

Olatua gero eta handiago da. 1.840 sinadura bildu ditugu, jada.  Aspaldi bete genuen helburua, baina sinadurak biltzen ari gara, oraindik, zenbat eta atxikimendu gehiago, herri-galdeketak zilegitasun handiagoa izango baitu. Iritzi, jatorri edota ideologi ezberdinak batzeko bokazioarekin abiatu genuen ekimena, eta helburu hori ere lortzen ari gara. Oraingoan, Saharako eta Pakistango herrikideak batu zaizkigu. Herritarrek euren etorkizuna erabakitzea oinarrizko eskubidea delako, herri-galdeketaren aldeko sinadura eman dute.

Sinadurak biltzeko azken txanpan sartuta gaude, eta oraindik sinatu ez duzuenok, gogoratu, ostegun arratsaldean (pintxo-pote garaian) eta larunbat goizean kalean aurkituko gaituzuela.

Horra, argazki batzuk:

 

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide