Azkoitiko hautetsiek eta hautetsi ohiek herri-galdeketari babesa adieraziko diote

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2017ko urt. 26a, 22:20

Demokrazia garaian Azkoitiko Udalean hautetsi izan direnek (alkateek eta zinegotziek) agerraldia egingo dute, larunbat honetan, erabakitzeko eskubidearen inguruan egingo den herri-galdeketari babesa adierazteko.

 

Azkoitiko Udalean alkate edo zinegotzi karguan dauden edo egon diren hainbat ordezkarik bat egingo dute, larunbatean, erabakitzeko eskubidearen alde.  Adierazpen bat irakurriko dute, eta ondoren, argazki bat aterako dute elkarrekin. Herri-galdeketaren aldeko prozesuan parte hartzeko deia egingo diete azkoitiarrei; sinatuz, aurrena, eta botoa emanez, ondoren. Oteiza Frontoietan, 12:00etan, izango da ekitaldia.

Frankismo ondorengo lehen udal hauteskundeak 1979an egin ziren, eta ordutik Udalean kargua izan duten hautetsien zerrenda luzea da. Ahalik eta gehienengana iristen saiatu gara, biharko ekitaldirako gonbitea luzatzeko. Alkate karguan egon direnekin egon gara, baina, jakin badakigu, zinegotzi denengana ez dugula iristerik izan. Hemendik luzatzen dizuegu gonbitea guztioi. Euskal herritarron erabakitzeko eskubidea!  Hori da siglen gainetik lotuko gaituen aldarria. Argazki anitza eta koloretsua atera nahi dugu.

Adibiderako, hona hemen, Azpeitian, 2014ko maiatzean, giza-katerako deia eginez, udal ordezkariek ateratako argazki historikoa:

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide