Urzelai eta Lozano, gazta-porrako irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2016ko aza. 28a, 10:35

Sinadura bilketari hasiera eman genion egunean gazta-porra bat jarri genuen martxan; bi gazta eder zeuden jokoan, eta gazta horien pisua asmatzea edota pisura gehien hurbiltzea zen erronka: Urrategi Urzelai eta Luciano Lozano herritarrak izan ziren irabazleak. Zorionak!

 

'Gazta zati bat' egitasmoarekin abiatu zuen bidea Gure Esku Dago ekimenak, eta guk bi gazta jarri genituen erdigunean, herritarrek horien pisua asma zezaten. Jende askok hartu zuen parte, baina bi izan ziren finen ibili zirenak: Urrategi Urzelai eta Luciano Lozano. Ez batak eta ez besteak ez zuten pisu zehatza asmatu, baina asko hurbildu ziren, 100 gramoko aldearekin asmatu zuten pisua.

Eskerrik asko parte hartu zenuten herritar guztioi, eta zorionak irabazleei!

Ez ahaztu sinadurak biltzen jarraituko dugula. Urratsez urrats aurrera goaz, eta San Andres egunean berriro kalean ikusiko gara.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide