Sinadura-bilketari ekingo diogu zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2016ko aza. 17a, 19:35

Erabakitzeko eskubidearen inguruko herri-galdeketarako bidean aurrera goaz. Galdeketa hori modu ofizialean deitu ahal izateko sinadurak biltzea izango da hurrengo urratsa, eta zapatuan ekingo diogu bilketari.

 

Hasiera behar bezala emateko, ekitaldi berezia antolatu dugu Gurea pilotalekuan, 12:30ean hasita. Herritar talde zabala bilduko gara bertan, eta lehen sinadurak biltzen hasiko gara. Festa giroan, musikaz lagunduta, emango diogu hasiera sinadura-bilketari.

Larunbatean jakinaraziko dizkizuegu xehetasun guztiak; non eta noiz eman dezakezuen zuen sinadura, prozesu honek zuen babesa izan dezan. Erabakiaren aro berri honetan, herritarrak garelako protagonista!!!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide