Herri-galdeketaz arduratuko den taldea aurkeztuko du Urratsek

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2016ko aza. 3a, 11:22

Urrats herri ekimenak bere talde eragilea aurkeztuko du zapatu honetan, Elkargunean, 13:00ean.

 

Autodeterminazioaren inguruko herri-galdeketa antolatzeko jaio da Urrats, Gure Esku Dago plataformak sustatuta, eta ia 40 herritarrek hartu dute kontsultaren antolaketan parte hartzeko konpromisoa. Esan bezala, zapatuan aurkeztuko dugu osatu dugun talde anitza hedabideen aurrean, eta Urratsek bere egin duen manifestua zabalduko dugu. Aurrera begirako ekintzen berri ere emango dugu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide