Soraluzeko (Gipuzkoa) Oktabia Gomezen erailketa salatzeko Emakumeen Mundu Martxak deitu duen ekimenarekin bat egiten du Azkoitiko Sostenipe talde feministak. Hori dela eta, gaur, asteartea, egingo dugun kazeroladan parte hartzeko deia egin nahi diegu Azkoitiko herritarrei.
Azkenengo astean hiru eraildako izan dira Euskal Herrian. Sistema patriarkalak beste behin bere aurpegirik latzena erakutsi du, eta ezinbestekoa da hau salatzea eta neurriak hartzea sistematikoa den indarkeria matxistarekin amaitzeko, bai ikusgarria denarekin eta bai ezkutukoarekin.
Gaur, asteartea, 21:00etan kazerolada egingo dugu Azkoitiko balkoi eta leihoetan sistemaren erailketak salatu, gertukoei eta familiari babesa erakutsi eta egun hauek etxean beren erasotzaileekin pasatuko dituzten emakume guztiek alboan gaituztela senti dezaten.
Salbuespen egoeran ere ezin gara isilik geratu! Indarkeria matxistarekin amaituko dugu!
Gora borroka feminista!