Bihar, martxoak 4, Sosteniperen Martxoaren 8ko egitaraua aurkeztuko da jendaurrean

Erabiltzailearen aurpegia Sostenipe talde feminista

Antolatu indarrak, batu borroka feministara lelo hartuta ekintzak antolatu ditu Sostenipe talde feministak Martxoaren 8aren bueltan. Bihar, asteazkena, aldarrikapen egun horretarako antolatutako egitaraua aurkezteko agerraldia egingo du Sostenipek, 18:00etan, Elkargunean.

Bihar, asteazkena, 18:00etan, Elkargunean agerraldia egingo du Sostenipe talde feministak. Ekitaldi horretan Martxoaren 8rako antolatutako egitaraua aurkeztuko du. Ekintzak Antolatu indarrak, batu borroka feministara lelo hartuta egingo dira.

Martxoak 8, igandea.

  • 10:00. Juntadizoa eta kafe tertulia.
  • 12:00. Kazerolada.
  • 12:30. Elkarretaratzea.
  • 13:30. Bazkari autogestionatua.
  • 16:15. Donostiako manifestaziora autobusa, liburutegi aurretik irtenda. Autobuserako izena emateko: zakela, Etxe Aitz eta Galipan tabernetan edota sostenipe@hotmail.com helbidera idatzita.
  • 18:00. Donostian, manifestazioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide