Tratu txarrak jaso dituzten lau emakumeren testigantzak egingo ditu publiko Sostenipek

Sostenipe talde feministak tratu txarrak jasan dituzten lau emakumeren testigantzak publiko egingo ditu azaroan zehar. Astean testigantza bat argitaratuko dugu Maxixatzenen komunitateko txokoan. 

Gure taldera laguntza eske gerturatu diren emakumeenak dira testigantzak. Talde feministarekin prozesu bat burutu ondoren, euren bizipenak publiko egiteko eskaria jaso dugu. Asmoa da bizi izan dituzten hainbat egoera ezberdin salatzea eta herritarrek euren errealitatea hobeto ulertzea.

Emakume horien antzeko egoerak pairatzen dituzten emakume asko badaude ere, testigantza horiekin lagin bat jaso dugu. Lehen pertsonan bizia, sentitua eta partekatua. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide